XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRAN ZUHURR ETA ERRANKIZUN-ADITUZKOAK.

Jarraipena.

246.- Salbatore, baba lore [L], (Aroa bide onez dohala adiarazteko) 247.- Azken hilak, paga zorrak [BNC], (Besta egiteari, huts egin nahi ez duenaren hitz bat, - bere gisan zuzena; azken hilaren gain izatekoak direnaz geroz, aintzineko guzien hartzekoak, (Voir le nampdeg; 67).

248.- Horak bere egina bezala [BNarn], (Gauzak erabili ondoan, bere tokietarat helarazten ez dituztenez, erraten den hitz bat. Nork ez dakigu, bere egiteko hartan, zembat den, hora (zakhurra) baino gurbilago gathua).

249. - Hatsa gezurra [BNC], (Gezurra nola nahi derabilkatenez, erraten den arbuiozko hitz bat).

250.- Debruarekin iraulden hariko denak, luze behar du akhil'oa, [Lcôte] (Erraten zaiotena, nahi direnei gibelatu, gaixtoekin atxikitzeiik, edo barnatasun hartzetik).

251.- Hoik dituzu, mailu batez joak (BNam), (Berdin gaizki ikhasiak,- Analogie tiree d'objets en fer battu).

252. - Mihiak ez du hezurrik hausten, bainan bai hautsarazten [C], (Zer ondorio, zembat gerlate, ez dire sugearen (debruaren) eta ama Ebaren arteko mintza alditik ethorri?. (...) Geroztik ere, zembat eskatima, kalte eta sarraski ez darrazkiote hitzaldi sobraniozkoeri?, - (Le silence est d'or la parole d'argent, dio frantses zuhur hitzak), [BNC].